miércoles, 1 de febrero de 2012

Sarrera

Aspaldian nire pentsamenduak, politiko nahiz bestelakoak, modu zabalago batean adierazteko beharra sentitu izan dut.  Gaur egungo teknologia berriek denok elkar-gurutzatzen gaituzte, eta denon iritziak entzun eta ezagutzeko bide berriak daude.

Jakin badakit, nire blogkeriak irakurtzen dituzten gehienak (hauek gutxi izanda ere), nire iritzi antzekoak izango direla, eta gainontzekoen iritzia ez dudala aldatuko, baina “barrenak hustutzea” ez dator batere gaizki, eta eztabaida sano eta errespetuzko bat osasuntsua da beti.



Eskerrik asko nere blogkeri horiek irakurtzen pasako duzuen denbora horregatik.