Bilduk aurkeztutako mozioaren
aurrean, EAJ-PNV taldeak hainbat kontsiderazio egin nahi ditu.
Hasteko, Bilduren gauzak nahasteko
gogoa salatu. Pasaitar guztiok gara kontziente sar nahi gaituzten eztabaida
honen manipulazioarekin. Zabor bilketa, hauen tratamenduarekin nahasten
jarraitzen dute. Atez ateko sistemak, ez du berrerabili, ekidin edo birzikla
ezin daitezkeen hondakinak egotea ekiditen. Eta orduan, zer egingo dugu,
zabortegira eraman? Inoiz erantzun garbirik jaso ez duen galdera.
Bigarrenik, kontraesanekoa da
Gipuzkoa garbi baten alde egin eta bere herritarren bizitza kalitatearen alde
egitea; eta atez atekoaren barianterik zikin, antiestetiko eta
antihigienikorik handiena ezarri nahi izatea. Birziklapen tasa handienak
dauzkaten Europako hiri batean ere erabiltzen ez den metodoa, eta non aldiz, balorizazio
energetiko zentroak existitzen baitira, eta horrenbesteko espanturik gabe
gainera.
Hirugarrenik, gure ardura azaldu nahi
genuke bideragarritasun azterketarik egin ez delako; ez teknikoa eta ez
ekonomikoa, pasaiatarroi aukera hau zenbat kostatuko zaigun jakiteko, jakina baita, honen garestitasuna.
Eta laugarrenik, baina aurrekoen
garrantzi berarekin, salatu, Bilduk erabakia hartu duela, eta ondoren,
herritarrek parte har dezatela. Pasaiatarron iritzia garrantzitsua bada, egin
ditzagun gauzak behar bezala, erabakiak hartu baina lehen, eta egin dezagun
benetako informazio, sentsibilizazio eta parte-hartze kanpaina bat, udal
honek dauzkan baliabide guztiak eskura jarriaz. Mahai-inguruak, informazio banaketa, prentsa
artikuluak, e.a. egin daitezke, non gai honi buruz era irekian eta libreki
eztabaidatu ahal izango litzatekeen. Bestela, gure galdera honakoa litzake:
Zeren beldur da Bildu? Herritarren arbuio esplizitu batena? Gainera,
proposatu nahi dugu, kanpaina honek dirauen bitartean, ez gaitezen geldirik
egon, eta 5. edukiontzia jar dezagula, organikoa bereizten ohitu gaitezen.
Gainera, salatu nahi dugu, Bilduk,
iniziatiba hau plenora ekarriaz, oihartzun mediatiko bat besterik ez duela
lortu nahi, Pasaia komunikabideetako titular izan dadila, Atez Atekoari
atxikitu delako. Hemen gauden guztiok jakin badakigu erabakia ez dagoela
plenoaren esku, eta hainbesteko zaratarik gabe eta ausardia pixka batekin,
Bilduk Atez Atekoa ezar dezakeela. Edota erantzukizunak lausotu nahi ditu,
gizartearen arbuio baten aurrean?
Eta noski Pasaian badakigula gauzak
ondo egiten, batez ere informazioa ematen zaigunean, eta erabakietan parte
hartzen uzten zaigunean. Ez zaizkigu inposaketak gustatzen, “letra odolarekin
sartzen dela” arbuiatzen dugu. Behar adin helduak eta ondo heziak gara,
gauzak egitera ez behartzeko.
Eta batez ere, ez zaigu gustatzen
egiarik ez esatea. Eta gezurrik handiena, eta inteligentziari
irainik handiena zero zabor da. Hori ez da existitzen, eta pasaitar eta
Gipuzkoar guztiok badakigu.
Aurretik esandako guztiagatik, gure taldeak edozein inposaketa
iniziatibaren kontrako bozka eman eta emango du, non herritarrei ez zaien
aukerarik ematen zaborren bilketa bezalako gai garrantzitsu baten inguruan,
hau ezagutu, eztabaidatu eta iritzia emateko, eta herria zaborrez beteta
uzten ez duten beste aukera batzuk ezagutzeko.
|
Ante la moción presentada por Bildu,
desde el grupo EAJ-PNV quisiéramos hacer varias consideraciones.
En primer lugar volver a denunciar la pretensión de
Bildu de mezclar churras con merinas. Todos los y las pasaitarras son
conscientes de la manipulación del debate al que quieren someternos. Siguen
mezclando recogida de residuos con tratamiento de los mismos. El implantar el
sistema puerta a puerta no evitará que haya residuos que no se puedan ni
reutilizar, ni reducir ni reciclar. ¿Y entonces qué haremos, los llevaremos a
un vertedero? Cuestión a la que nunca conseguimos que haya una respuesta
clara.
En 2º lugar es contradictorio que se
abogue por una Gipuzkoa limpia y por garantizar la calidad de vida de sus
ciudadanos y quieran implantar probablemente el sistema puerta a puerta en su
variante más sucia, antiestética e antihigiénica que exista. Método que en
ningún país europeo, con altas cotas de reciclaje, existe. Y donde por el
contrario existen los centros de valorización energéticas y sin tantos
aspavientos.
En 3º lugar, evidenciar nuestra
preocupación por el hecho de que no exista un estudio de viabilidad ni técnica
ni económica para saber cuánto nos va a costar a los y las pasaitarras
semejante alternativa, siendo por todos conocido la carestía del mismo.
Y en 4º lugar y no por ello menos
importante, denunciar que Bildu ha tomado la decisión y después quiere hacer
participe a la ciudadanía. Si es verdad que es importante el parecer de
nuestros y nuestras vecinas, hagamos
bien las cosas, antes de tomar decisiones, e iniciemos una verdadera campaña
de información, sensibilización y participación poniendo todos los medios al
alcance que tiene este consistorio, que incluya charlas-coloquio, buzoneos,
artículos de prensa, etc. donde se pueda debatir abierta y libremente la
cuestión que nos ocupa. Porque lo demás, la pregunta que nos hacemos es ¿a
qué le tiene miedo Bildu? ¿A un rechazo explicito de la ciudadanía? Y
queremos proponer, que en tanto dure la campaña, no nos paremos e implantemos
el 5º contenedor, de forma que nos vayamos acostumbrando a separar el
material orgánico.
Pero además también denunciamos que
Bildu, trayendo esta iniciativa al Pleno lo único que pretende lograr es un
eco mediático. Que Pasaia aparezca como titular adhiriéndose al PaP. Todos y
todas los aquí presentes sabemos que la decisión no es competencia plenaria y
que sin tanto ruido y con un poco de valor, Bildu podría iniciar la
implantación del PaP en Pasaia. ¿O es que quiere difuminar responsabilidades
ante el temor de un rechazo social?
Y por supuesto que en Pasaia sabemos
hacer bien las cosas, sobre todo cuando nos dan información y nos hacen
participes de las decisiones. No nos gustan las imposiciones, rechazamos el
“la letra con sangre entra”. Somos lo suficientemente maduros y educados como
para que no nos tengan que obligar a hacer las cosas.
Y por supuesto no nos gusta que se
falte a la verdad. Y la mayor mentira de todas y una ofensa a la inteligencia
es el basura cero. No existe y lo saben los y las pasaitarras y toda la
ciudadanía Gipuzkoana.
Es por todo lo anteriormente expuesto
por lo que nuestro grupo ha votado y votara en contra de cualquier iniciativa
impositiva, donde no se dé oportunidad a la ciudadanía a poder conocer,
debatir y opinar sobre un tema tan importante, como es el sistema de recogida
de basura y pueda conocer otras opciones que no pasen por tener el pueblo
lleno de basura.
|
Nahikari Otermin
miércoles, 9 de mayo de 2012
Atez atekoari buruzko prentsa oharra
jueves, 8 de marzo de 2012
Politikaren borobiltasuna
Zinegotzi naizenetik, eta izateko
bidean nintzenetik ere, hainbat eraso jasan ditut bide ezberdinetatik. Ez dut
noski, nire burua ogia erostera joateko ere bizkartzaina behar duten horiekin
konparatuko, baina norberak bereak bizi ditu, eta horiek kontatu besterik ez
du. Ezin dut (eta eskerrak!), bere bizia arriskuan dutenen azalean jarri. Etxeko
garajean nire kotxea marratuta, eta matrikula erdi kenduta topatzen
ditudanean sentitzen dudana, ezin dut beste sentipen batzuekin konparatu,
oraindik ere bizkartzaina daramaten horiekin alderatu; baina honek gauza bat
argi uzten dit. ETAk behin betiko suetena egingo zuen, baina herri hau
normalizatzera iristeko, bide luzea dago oraindik. Pozoia sartuta dago, eta hau
kanporatzeko urteak, eta beharbada, generazioak beharko dira.
Badaude bestelako erasoak ere,
hauek “xinpleagoak”, baina odola sutan jartzen duten horietakoak, eta gainera “xinple”
izanagatik, lehenago amaituko ez direnak. Hauek ez dira sueten batekin, edota
pozoi horren kaleratzearekin amaituko. Hauek, jendearen edukazioa aldatzen
denean amaituko dira. Edukazioa zentzu guztietan, etxean jasotzen dena, eta
eskolan jasotzen dena. Komunikabideez ari naiz.
Komunikabide batek, zurea ez
den iritzi bat errespetuz azaltzen duenean, eztabaida garbia eta osasuntsua
iruditzen zait. Eraso bihurtzen da, demagogia, manipulazioa eta gezurra
erabiltzen direnean. Honek, profesionaltasun eza ez ezik, edukazio falta eta
gaiztakeria iruditzen zaizkit.
Eraso hauek hala ere, ez dira
beti alde berdinetik etortzen. Ezker zein eskuin muturretatik datozkidan
erasoak dira, eta honek, nire tokian nagoela gogorarazten dit. Hain gorroto
ditudan muturrek nire lana gezur eta manipulazio bidez kritikatzen dutenean,
zerbait ongi egiten ari naizela konturarazten didate.
Honek “politikaren borobiltasuna”
dakarkit gogora, non, pentsamolde politiko guztiak borobil batean jarriz, ezker
zein eskuin muturrak ez baitaude bata bestearengandik hain urruti.
miércoles, 1 de febrero de 2012
Sarrera
Aspaldian nire pentsamenduak, politiko nahiz bestelakoak, modu zabalago batean adierazteko beharra sentitu izan dut. Gaur egungo teknologia berriek denok elkar-gurutzatzen gaituzte, eta denon iritziak entzun eta ezagutzeko bide berriak daude.
Jakin badakit, nire blogkeriak irakurtzen dituzten gehienak (hauek gutxi izanda ere), nire iritzi antzekoak izango direla, eta gainontzekoen iritzia ez dudala aldatuko, baina “barrenak hustutzea” ez dator batere gaizki, eta eztabaida sano eta errespetuzko bat osasuntsua da beti.
Eskerrik asko nere blogkeri horiek irakurtzen pasako duzuen denbora horregatik.
Jakin badakit, nire blogkeriak irakurtzen dituzten gehienak (hauek gutxi izanda ere), nire iritzi antzekoak izango direla, eta gainontzekoen iritzia ez dudala aldatuko, baina “barrenak hustutzea” ez dator batere gaizki, eta eztabaida sano eta errespetuzko bat osasuntsua da beti.
Eskerrik asko nere blogkeri horiek irakurtzen pasako duzuen denbora horregatik.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)