miércoles, 9 de mayo de 2012

Atez atekoari buruzko prentsa oharra


Bilduk aurkeztutako mozioaren aurrean, EAJ-PNV taldeak hainbat kontsiderazio egin nahi ditu.

Hasteko, Bilduren gauzak nahasteko gogoa salatu. Pasaitar guztiok gara kontziente sar nahi gaituzten eztabaida honen manipulazioarekin. Zabor bilketa, hauen tratamenduarekin nahasten jarraitzen dute. Atez ateko sistemak, ez du berrerabili, ekidin edo birzikla ezin daitezkeen hondakinak egotea ekiditen. Eta orduan, zer egingo dugu, zabortegira eraman? Inoiz erantzun garbirik jaso ez duen galdera.



Bigarrenik, kontraesanekoa da Gipuzkoa garbi baten alde egin eta bere herritarren bizitza kalitatearen alde egitea; eta atez atekoaren barianterik zikin, antiestetiko eta antihigienikorik handiena ezarri nahi izatea. Birziklapen tasa handienak dauzkaten Europako hiri batean ere erabiltzen ez den metodoa, eta non aldiz, balorizazio energetiko zentroak existitzen baitira, eta horrenbesteko espanturik gabe gainera.

Hirugarrenik, gure ardura azaldu nahi genuke bideragarritasun azterketarik egin ez delako; ez teknikoa eta ez ekonomikoa, pasaiatarroi aukera hau zenbat kostatuko zaigun jakiteko,  jakina baita, honen garestitasuna.


Eta laugarrenik, baina aurrekoen garrantzi berarekin, salatu, Bilduk erabakia hartu duela, eta ondoren, herritarrek parte har dezatela. Pasaiatarron iritzia garrantzitsua bada, egin ditzagun gauzak behar bezala, erabakiak hartu baina lehen, eta egin dezagun benetako informazio, sentsibilizazio eta parte-hartze kanpaina bat, udal honek dauzkan baliabide guztiak eskura jarriaz.  Mahai-inguruak, informazio banaketa, prentsa artikuluak, e.a. egin daitezke, non gai honi buruz era irekian eta libreki eztabaidatu ahal izango litzatekeen. Bestela, gure galdera honakoa litzake: Zeren beldur da Bildu? Herritarren arbuio esplizitu batena? Gainera, proposatu nahi dugu, kanpaina honek dirauen bitartean, ez gaitezen geldirik egon, eta 5. edukiontzia jar dezagula, organikoa bereizten ohitu gaitezen.



Gainera, salatu nahi dugu, Bilduk, iniziatiba hau plenora ekarriaz, oihartzun mediatiko bat besterik ez duela lortu nahi, Pasaia komunikabideetako titular izan dadila, Atez Atekoari atxikitu delako. Hemen gauden guztiok jakin badakigu erabakia ez dagoela plenoaren esku, eta hainbesteko zaratarik gabe eta ausardia pixka batekin, Bilduk Atez Atekoa ezar dezakeela. Edota erantzukizunak lausotu nahi ditu, gizartearen arbuio baten aurrean?

Eta noski Pasaian badakigula gauzak ondo egiten, batez ere informazioa ematen zaigunean, eta erabakietan parte hartzen uzten zaigunean. Ez zaizkigu inposaketak gustatzen, “letra odolarekin sartzen dela” arbuiatzen dugu. Behar adin helduak eta ondo heziak gara, gauzak egitera ez behartzeko.


Eta batez ere, ez zaigu gustatzen egiarik ez esatea. Eta gezurrik handiena, eta inteligentziari irainik handiena zero zabor da. Hori ez da existitzen, eta pasaitar eta Gipuzkoar guztiok badakigu.

Aurretik esandako guztiagatik, gure taldeak edozein inposaketa iniziatibaren kontrako bozka eman eta emango du, non herritarrei ez zaien aukerarik ematen zaborren bilketa bezalako gai garrantzitsu baten inguruan, hau ezagutu, eztabaidatu eta iritzia emateko, eta herria zaborrez beteta uzten ez duten beste aukera batzuk ezagutzeko.




Ante la moción presentada por Bildu, desde el grupo EAJ-PNV quisiéramos hacer varias consideraciones.

En primer lugar volver a denunciar la pretensión de Bildu de mezclar churras con merinas. Todos los y las pasaitarras son conscientes de la manipulación del debate al que quieren someternos. Siguen mezclando recogida de residuos con tratamiento de los mismos. El implantar el sistema puerta a puerta no evitará que haya residuos que no se puedan ni reutilizar, ni reducir ni reciclar. ¿Y entonces qué haremos, los llevaremos a un vertedero? Cuestión a la que nunca conseguimos que haya una respuesta clara.

En 2º lugar es contradictorio que se abogue por una Gipuzkoa limpia y por garantizar la calidad de vida de sus ciudadanos y quieran implantar probablemente el sistema puerta a puerta en su variante más sucia, antiestética e antihigiénica que exista. Método que en ningún país europeo, con altas cotas de reciclaje, existe. Y donde por el contrario existen los centros de valorización energéticas y sin tantos aspavientos.

En 3º lugar, evidenciar nuestra preocupación por el hecho de que no exista un estudio de viabilidad ni técnica ni económica para saber cuánto nos va a costar a los y las pasaitarras semejante alternativa, siendo por todos conocido la carestía del mismo.

Y en 4º lugar y no por ello menos importante, denunciar que Bildu ha tomado la decisión y después quiere hacer participe a la ciudadanía. Si es verdad que es importante el parecer de nuestros  y nuestras vecinas, hagamos bien las cosas, antes de tomar decisiones, e iniciemos una verdadera campaña de información, sensibilización y participación poniendo todos los medios al alcance que tiene este consistorio, que incluya charlas-coloquio, buzoneos, artículos de prensa, etc. donde se pueda debatir abierta y libremente la cuestión que nos ocupa. Porque lo demás, la pregunta que nos hacemos es ¿a qué le tiene miedo Bildu? ¿A un rechazo explicito de la ciudadanía? Y queremos proponer, que en tanto dure la campaña, no nos paremos e implantemos el 5º contenedor, de forma que nos vayamos acostumbrando a separar el material orgánico.

Pero además también denunciamos que Bildu, trayendo esta iniciativa al Pleno lo único que pretende lograr es un eco mediático. Que Pasaia aparezca como titular adhiriéndose al PaP. Todos y todas los aquí presentes sabemos que la decisión no es competencia plenaria y que sin tanto ruido y con un poco de valor, Bildu podría iniciar la implantación del PaP en Pasaia. ¿O es que quiere difuminar responsabilidades ante el temor de un rechazo social?

Y por supuesto que en Pasaia sabemos hacer bien las cosas, sobre todo cuando nos dan información y nos hacen participes de las decisiones. No nos gustan las imposiciones, rechazamos el “la letra con sangre entra”. Somos lo suficientemente maduros y educados como para que no nos tengan que obligar a hacer las cosas.

Y por supuesto no nos gusta que se falte a la verdad. Y la mayor mentira de todas y una ofensa a la inteligencia es el basura cero. No existe y lo saben los y las pasaitarras y toda la ciudadanía Gipuzkoana.

Es por todo lo anteriormente expuesto por lo que nuestro grupo ha votado y votara en contra de cualquier iniciativa impositiva, donde no se dé oportunidad a la ciudadanía a poder conocer, debatir y opinar sobre un tema tan importante, como es el sistema de recogida de basura y pueda conocer otras opciones que no pasen por tener el pueblo lleno de basura.















jueves, 8 de marzo de 2012

Politikaren borobiltasuna


Zinegotzi naizenetik, eta izateko bidean nintzenetik ere, hainbat eraso jasan ditut bide ezberdinetatik. Ez dut noski, nire burua ogia erostera joateko ere bizkartzaina behar duten horiekin konparatuko, baina norberak bereak bizi ditu, eta horiek kontatu besterik ez du. Ezin dut (eta eskerrak!), bere bizia arriskuan dutenen azalean jarri. Etxeko garajean nire kotxea marratuta, eta matrikula erdi kenduta topatzen ditudanean sentitzen dudana, ezin dut beste sentipen batzuekin konparatu, oraindik ere bizkartzaina daramaten horiekin alderatu; baina honek gauza bat argi uzten dit. ETAk behin betiko suetena egingo zuen, baina herri hau normalizatzera iristeko, bide luzea dago oraindik. Pozoia sartuta dago, eta hau kanporatzeko urteak, eta beharbada, generazioak beharko dira.

Badaude bestelako erasoak ere, hauek “xinpleagoak”, baina odola sutan jartzen duten horietakoak, eta gainera “xinple” izanagatik, lehenago amaituko ez direnak. Hauek ez dira sueten batekin, edota pozoi horren kaleratzearekin amaituko. Hauek, jendearen edukazioa aldatzen denean amaituko dira. Edukazioa zentzu guztietan, etxean jasotzen dena, eta eskolan jasotzen dena. Komunikabideez ari naiz.

Komunikabide batek, zurea ez den iritzi bat errespetuz azaltzen duenean, eztabaida garbia eta osasuntsua iruditzen zait. Eraso bihurtzen da, demagogia, manipulazioa eta gezurra erabiltzen direnean. Honek, profesionaltasun eza ez ezik, edukazio falta eta gaiztakeria iruditzen zaizkit.

Eraso hauek hala ere, ez dira beti alde berdinetik etortzen. Ezker zein eskuin muturretatik datozkidan erasoak dira, eta honek, nire tokian nagoela gogorarazten dit. Hain gorroto ditudan muturrek nire lana gezur eta manipulazio bidez kritikatzen dutenean, zerbait ongi egiten ari naizela konturarazten didate.

Honek “politikaren borobiltasuna” dakarkit gogora, non, pentsamolde politiko guztiak borobil batean jarriz, ezker zein eskuin muturrak ez baitaude bata bestearengandik hain urruti. 

miércoles, 1 de febrero de 2012

Sarrera

Aspaldian nire pentsamenduak, politiko nahiz bestelakoak, modu zabalago batean adierazteko beharra sentitu izan dut.  Gaur egungo teknologia berriek denok elkar-gurutzatzen gaituzte, eta denon iritziak entzun eta ezagutzeko bide berriak daude.

Jakin badakit, nire blogkeriak irakurtzen dituzten gehienak (hauek gutxi izanda ere), nire iritzi antzekoak izango direla, eta gainontzekoen iritzia ez dudala aldatuko, baina “barrenak hustutzea” ez dator batere gaizki, eta eztabaida sano eta errespetuzko bat osasuntsua da beti.



Eskerrik asko nere blogkeri horiek irakurtzen pasako duzuen denbora horregatik.